KUIATXOA MAHAIRA ERAMATEKO 3 MODU
2026 Uztaila 27
2026 Mai 29
Errezeta fresko, erraz eta oso udatiarra. Tomatearen zaporea, gaztaren leuntasuna eta albahakaren freskotasuna primeran uztartzen dira plater arin honetan.
Osagaiak
.png)
Tomateak garbitu eta xafla finetan edo zatitan moztu.
Gazta xaflatan edo dadotan moztu eta tomatearekin batera jarri plater zabal batean.
Gehitu albahaka hosto freskoak gainetik.
Ondu oliba-olioarekin, gatzarekin, piperbeltzarekin eta ozpin tanta batzuekin.
Hotz edo giro-tenperaturan zerbitzatu.
Osagaiak (2–3 pertsonarentzat)
.png)
Tomateak garbitu, goiko aldea moztu eta barrualdea kontu handiz hustu. Mamia gorde.
Jarri tomateak ahoz behera minutu batzuk, soberako ura askatzeko.
Txikitu tomatearen mamia, arrautza egosiak, tipulina eta olibak edo ozpinetakoak.
Nahasi dena arroz egosiarekin.
Ondu oliba-olioarekin, gatzarekin, piperbeltzarekin eta perrexil edo albahaka freskoarekin.
Bete tomateak nahasketarekin eta gorde hozkailuan zerbitzatu arte.
Errezeta erraza eta zaporetsua, sasoiko tomatea modu bero eta goxo batean disfrutatzeko. Labean eginda, tomatea gozoago eta mamitsuago geratzen da.
Osagaiak (2–3 pertsonarentzat)
.png)
Tomateak garbitu eta erditik moztu.
Jarri labeko erretilu batean, ebakitako aldea gora begira dutela.
Gehitu gatza, piperbeltza, oliba-olio pixka bat eta baratxuri xehatua.
Estali tomate bakoitza gazta birrinduarekin edo mozzarellarekin.
Bota gainetik belar aromatikoak.
Labean egin 200 ºC-tan 15–20 minutuz, tomatea samur geratu eta gazta urtu eta gorritu arte.
Bero zerbitzatu.
Partekatu
2026 Uztaila 27
2026 Maiatza 07
2026 Maiatza 06